? tel. 943 74 34 85

Sugam poliestilenozko eredugintza


Eredugile adituak garen aldetik, hainbat materialetako (zura, poliestilenoa edo erretxina) galdaketarako ereduak ekoizteko zerbitzu integrala jartzen dugu zure eskura.

Bezeroak

Gure ahaleginaren eta zerbitzuak hobetzeko konpromisoaren emaitza, enpresa handien proiektuei arrakastaz aurre egitea lortu dugu.

Makineria

Galdaketarako espezialistak garen aldetik, Sugamen etengabe ari gara gure ekoizpen-bitartekoak berritzen eta hobetzen. Teknologia aurreratueneko makineriari esker zerbitzu integrala eta kalitatekoa eskain diezaiekegu gure bezeroei. Azken belaunaldiko zenbakizko kontroleko makineria daukagu, eta horrek aukera ematen digu esku artean dugun proiektu bakoitza doitasun eta kalitate handiarekin lantzeko.

Bulego teknikoa

Bitarteko teknikoak ez ezik, bulego teknikoa ere zure eskueran jartzen dugu, proiektu bakoitzaren aholkularitza eta jarraipen pertsonalizatua izan dezazun. Gure bezeroen beharretarako soluziorik onena bilatzen dugu beti.

Galdaketarako poliestilenozko ereduekin lan egiten espezializatutako profesional talde esperientziaduna daukagu, baita teknologia aurreratueneko makineria ere, proiektu zorrotzenak ere aurrera ateratzeko.

Sugam galdaketarako moldeak

Sugamen 1987az geroztik ari gara poliestilenozko eredugintzan lan egiten. Hiru hamarkada baino gehiago daramagu sektorean, galdaketarako moldeen ekoizpenean berrikuntzarekin eta garapenarekin konprometituta; horregatik gara sektoreko liderretako bat.

Belaunaldi-txandakatzeari esker, lantalde gaztea, esperientziaduna eta diziplina anitzekoa osatu duen eredugintzako lantegia gara, esku artean dugun proiektu bakoitzaren beharretara egokitutako soluzioak eskaintzeko gauza.

Cookie-en politika
Datuen babesa
Lege oharra
Cookie-en konfigurazioa